
FUNTSAKETA
Proiektu hau Valles Cruceñosen aplikatzeko diseinatu da. Boliviako Santa Cruz departamentuan kokatutako eskualde bat da, 83.000 biztanle ingururekin. Erantzun nahiko den arazo nagusia familiak rol-polarizatuen erreprodukzioan duen paperarekin loturikoa izango da. Beharrak hiru ataletan banatu dira:
-
Alderdi sozialeko beharrak:
-
Emakumeekiko indarkeria: Bolivian 100 femizidio erregistratzen dira urteko. Horrez gain, 15 baino gehiagoko emakumeen % 74,7ak bikotean indarkeria jasan duela aitortzen du.
-
Hezkuntza: Haur guztiek ikasteko aukera dute; komunitate gehienek dute Lehen Hezkuntza ematen duen eskola txikiak dituzte. Bigarren hezkuntzatik aurrera nesken parte-hartzean beherakada nabarmena ikusten da.
-
Gizarteko rolak: Gizonek emigratzeko eta soldatapeko lana bilatzeko joera handiagoa dute, emakumeak zaintzaz arduratzen diren bitartean.
-
Osasun arreta: Herri askotan lehenengo-sorospenen botika-kutxak soilik daude eskuragarri, edota arreta mediko orokorra ematen duten osasun-zentro txikiak, langile, sendagai eta ekipamendu nahikoa ez izanez.
-
-
Alderdi ekonomikoko beharrak:
-
Nekazaritza: Lehorreko nekazaritza nabarmentzen da. Ez da jasangarria, izan ere ur kantitate handiak galtzeaz gain, erabiltzen diren kimikoak lurra eta biztanleentzat kaltegarriak dira.
-
Abeltzaintza: Modu tradizionalean burutzen da, ezagutza tekniko gutxirekin. Animaliak soroetan modu librean uzten dira, baina animaliek soroen baliabideak gainditzen dituzte.
-
Soldatak: Emakumeen soldatak gizonezkoenak baino % 30 baxuagoak dira, bataz beste.
-
Lan munduko rolak: Gizonen kasuan komunitatearen, nekazaritza-sektoreko lan fisikoaren eta balio handiko jarduera ekonomikoen ekintzak nabarmentzen dira. Emakumeen kasuan etxeko lanen, ugalketa-jardueren eta zaintzaren erantzule dira.
-
-
Ingurumen alderdiko beharrak:
-
Kutsadura: Nekazaritza-jarduera intentsiboak eta produktu kimiko kutsakorren gehiegizko erabilerak eskualdea kutsatzen dute, ur-gorputzen kalitatea okertuz.
-
Klima aldaketa: Lehorteak nabarmentzen dira abeltzaintza praktika ez-jasangarrien ondorioz.
-

Ikus daitekeen bezala, Valles Cruceñosen oinarrizko beharrak asetzeko gabeziak daude. Egoera hau emakumeek modu gogorragoen pairatzen dutela ikus daiteke aurretik egindako funtsaketan, generoen arteko ezberdintasun sistematikoa dela eta.
Gai honek interes handia pizten du gugan ikus daitekeen bezala, rolen desoreka honek emakume zein gizonen bizitzen esparru askotan eragiten baitu: hezkuntzaren irisgarritasunean, lan egiteko garaian, familian dituzten betebeharretan… Bestalde, gu geu emakume izanda, sentsibilitate berezi bat sortzen du gugan, bertako biztanleekiko enpatia sentituz.
Gure proiektuan emakumeekin lanketa egitearekin batera, gizonekin eta haurrekin gai hau lantzeko beharra antzeman dugu. Emakumeak tradizionalki maskulinoak diren roletara gerturatzen diren arren, alderantzizkoa gertatzen ari ez delako. Bestalde, haurrak ere komunitate hauetako ezinbesteko partaide gisa ikusten ditugu, eta gai honekiko hezkuntza jasotzea abantaila bat izan daitekeela uste dugu, Valles Cruceñoseko gaur egungo zein etorkizuneko familien egoera hobetzeko. Bukatzeko, gaiari amaiera emate aldera, herri bazkari bat egitea burutu zaigu, gaia jorratu eta asteari bukaera dinamiko eta familiar bat emateko helburuarekin.